XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Behin-behineko geldialdiko denbora ezingo da sei hilabetekoa baino luzeagoa izan, ondoko kasuotan ezik: diziplinazko espedienteak doakionari egotz dakiokeen etenaldia izan badu edo, espedientea amaitzeko, egintza berengatik marrukeriazko lege-haustea dela eta izapidatzen den zigor-legezko prozeduraren azken ebazpena bakarrik falta bada, diziplinazko espedientea bukatu arte luza daitekeelarik, azken kasu honetan, geldialdiko denbora.

Geldialdia funtzionaria espetxeratzeko ebazpenaren ondorioz gertatu denean, epaia jaso arte edo askatzeko agintzen den arte luzatuko da.

3. Behin-behineko geldialdia duenak oinarrizko lansariak eta familiarengatiko laguntzak jasotzeko eskubidea izango du, diziplinazko espedientea dela eta doakiona ez agertzea edo berari egotz dakiokeen espediente-atzeratzea gertatu ezik, bi kasuok edozein lansari jasotzeko eskubidea galeraziko bait dute.

4. Espedientea ebatzi ondoren, geldialdia ez bada sendetsitzat jotzen, ez eta zerbitzutik baztertzea erabakitzen, funtzionaria bere lanpostura berehala itzuliko da,...